XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hilekoa

Nahiz eta gehienetan hilekoak eragindako molestiak arinak izan, badira berarekin loturiko arazo larriak ere.

Bereziki mingarriak izan daitezke (dismenorrea), edo odol galera gehiegizkoa izatea (metrorragia) eta bolada batez desagertzea (amenorrea).

Ondorengo aholkuak eta errezetak behar bezala egitea proposatzen dizuegu, oso lagungarri izango zaizkizue arazoak gutxiagotzeko.

ERREZETA 1

Kanela garagardotan egosia

Hileko minak arindu egin daitezke, kanela eta garagardoz egindako tratamendu erraz eta merke bat eginez.

OSAGAIAK
- garagardo edalontzi bat
- kanela adaxka bat

PRESTAKETA

1. Garagardo edalontzi bat eta kanela adaxka erraustu bat egosi bost minutuz.

2. Aparra kendu eta erreposatzen utzi. Gero, iragazi eta gorde. Garagardoaren alkohola lurrundu egiten da egostean.

ERABILTZEKO MODUA

- Zurrupada txikitan egunean zehar edan.

- Nahiago bada, hiru txandatan edan, janaldi nagusien aurretik.

- Hilekoa baino egun bat aurrerago hasi tratamendua eta hilekoa baino egun bat geroago amaitu.

AMONAREN AHOLKUAK

GOMENDATUTAKO JANARIAK

Metrorragia edo odol galtze handiegia aurrez zaintzeko, K bitaminaz aberatsa den dieta bat egitea gomendatzen da. Bitamina hori ondoko janarietan dago: aza, azalorea, Bruselako aza, espinaka eta letxuga.